EKINTZAK

2011-2012 ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
BILERA: Arbesen Irailak 20an (Asteartea) 18:00etan
IZENA EMATEA: Arbesen Irailak 21 (Asteleazkena) eta 22an (Osteguna) 17:00 - 19:00. Izen-abizenak, umearen gela, ekintza(k), telefonoak, emaila, kontu korrontearen zenbakia, titularraren izen-abizenak eta sinadura eskatuko zaizkizue. Posta elektronikoz ere izena eman ahal duzue (alaikirogurasoelkartea@gmail.com) aipatutako datu guztiak aipatuz.
TALDEAK: Talde bat osatzeko baino ume gehiago badago zozketa egingo da eta berriz ume gutxi badago ekintza hori bertan bera utzi daiteke. 
ZERRENDAK: Ekintza guztien zerrendak Arbeseko eta Siuseeko ateetan jarriko dira Irailak 27an asteartea, arratsaldeko 5etan.
BAJAK: Hilabete bukaeran onartuko dira.
ASTEAZKENEKO EKINTZAK
Urrian hasita eta ekaina arte ASTEAZKENERO 15:00etik  17:00era, Arbeseko Eraikuntzan eskolaz kanpoko ekintzak egiten dira 5 urtetik eta 6. maila bitarteko umeentzako. Hauexek dira aurten eskeintzen diren ekintzak:
  • Marrazketa/Esku Lanak - (5 urtetik - 6. L.H)
  • Judo - (1. 6. L.H)
  • Trikitixa - (1. - 6. L.H.)
  • Xake - (1. - 6. L.H.)
  • Euskal dantza (4 urtetik - 2. L.H.)
  • Jazz (5 urtetik - 2. L.H.)
    • HASIERA: Urriaren 5a - BUKAERA: Maiatzaren 25
    1. JANGELA BUKATZETIK EKINTZAK HASI ARTE (14:30-15:00) PERTSONA BATEK HARTUKO DU UME EN ARDURA.
    • KUOTA: 24€ HILABETEKO EKINTZA GUZTIETAKO
 JANGELA ORDUKO  EKINTZAK
Jangela garaian ere, tailler ezberdinak antolatzen dira. Aurten eskeini diren taillerrak: 
  • Pitxiak/komikiak (ASTELEHENA)
  • Bertsolaritza/Marrazketa (ASTEARTEA)
  • Jazz/Eskupilota (OSTEGUNA)
  • Txalaparta/Malabarak (OSTIRALA)
  1. HASIERA: Urriaren 3a - BUKAERA: Maiatzaren 1ean
  2. SIUSen izango dira bi txandatan:
    1.  12:30-13:30 1. 2. eta 3. mailakoentzat
    2.  13:30-14:30 4. 5. eta 6. mailakoentzat
  3. KUOTA: 14€ hilabeteko ekintza bakoitzeko


____________________________________________________
____________________________________________________









EKAINAREN 11 - SENDA VIVA PARKERA!! 

IZENA EMATEKO EGUNA: ASTEARTEA MAIATZAREN 31

ORDUA: 17:00 – 19:00
TOKIA: ARBESEKO JANGELA

Txangoaren egunean ARBESen elkartuko gara 8:30ean eta gaueko 9:00ak aldera ailegatuko gara berriz Arbesera.


Senda Viva parkean jateko zerbitzuak daude: ogitarteko-zerbitzua, self-service eta ostatua. Horrexegatik, debekaturik dago parkean janari eta edariarekin sartzea.

5 URTE BAINO TXIKIAGOAK - 5€ 
BAKARRIK AUTOBUSA (SARRERA DOHAINIK)
5 URTETIK 11URTERA - 17€
12 URTETIK GORAKOENTZAT - 23€
JUBILATUAK ETA EZINDUAK - 17€


Oharra-Senda Viva


__________________________________


GURASO ESKOLA – ESCUELA DE PADRES Y MADRES

1go saioa: Urtarrilak 13an Osteguna
 
GATAZKAK KONPONTZEKO TREBETASUNEN TAILLER AURRERATUA


Duela 2 ikasturte hasitako Elkarbizitzaren Planaren lana eta joan den ikasturtean egindako taillerrari jarraipena eman nahian, 6 saiotan zatitutako tailler berri bat proposatzen dizuegu, ondorengo edukiak lantzeko asmoz, besteak beste:


  •  Arazoak konpontzea eta komunikazio trebetasunak eskuratzea
  • Guraso eta seme-alaben arteko eguneroko gatazken elkarlaneko irtenbideak.
  • Negoziazioa eta bitartekotza
  • Etxean mugak eta arauak ezartzea
  • Hira eta beste emozio batzuen kudeaketa
  • Familiako gatazken esperientzi baikorrak partekatzea



EMAILEA: GEUZ (EHU-UPV)
NOIZ: Urtarrilak 13an Osteguna, 18an Asteartea, 27an Osteguna
Otsailak 3 an, 10an, 17an Osteguna 
 17:30 – 19:30
NON: Arbeseko jangelan

Anima zaitez!!!           Haurtzaindegi zerbitzua izango da.
______________________________________________

 GABONETAKO EKINTZAK


SANTO TOMAS

Aurreko urteetan bezala, Guraso Elkarteak txistorra bokata eta edaria eskainiko dizkie ikasle eta irakasleei Haur eta Lehen Hezkuntzako zentruetan.

OLENTZEROREN OPARIAK

Aurten ere Olentzerorekin harremanetan jarri gara gela guztietan opariak banatzeko.

ABENDUAK 24: OLENTZEROA KALEAN

Berriro ere, Olentzeroarekin gabon kantak abestera aterako gara Arbeseko eraikuntzatik Irungo erdialdera.

ENTSAIOA: Astelehena ABENDUAK 20an Arbeseko jangelan.

*Haurtzaindegi zerbitzua izango da.

IRTEERA: 17:00ean ateratzea pentsatu dugu eta baserritarrez jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Egingo dugun ibilbidea eta abestien hitzak bertan ere banatuko dira, entsaioetara etorri ez direnentzat.

Ondo pasa eta zuen seme-alabekin disfrutatu!!
______________________________________________

TXANGOA: GABONETAKO UMEEN PARKEA (PIN) BEC
ABENDUAK 18

IZENA EMATEA:
ASTEARTEA Abenduaren 14an, 17:30etik 19:00era
Arbeseko jangelan
PREZIOA: 11€-koa pertsona bakoitzeko eta izena emateko momentuan ordainduko da.

TXANGOA: 
Goizeko 9etan ARBESetik aterako gara (mesedez 8:45rako geltokian egon)
Gaueko 9ak aldera itzuliko gara.
ANIMA ZAITEZ!

_________________________________________________

         GURASO ESKOLA
Azaroak 25

Jarreren garrantzia sexual hezkuntzaren transmisioan
Solasgaiak:

  • Sexualitatearen kontzeptua sexologiaren ikuspuntutik
  • Gizartearen sexualitatearen kontzeptua
  • Haurren sexual garapena
  • Gaiaren aurrean ditugun jarrerak aztertu
  • Egunerokotasuneko egoerak jarreren kontuan hartuta aztertu
  • Galdera irekiak

MINTZALARIAKotte Susperregi Aizpurua
NOIZ? - Azaroaren 25ean, Osteguna
17:30 – 19:30
NON? - Arbeseko jangelan
ANIMA ZAITEZ! -
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da
___________________________________________________________________

TXANGOA: OLENTZERO ETXEA ETA GAZTELUGATXE
Azaroak 13

Olentzeroren Baserria euskal mitologiari buruzko lehenengo parke tematikoa da eta euskal mito, tradizio eta ohiturak era pedagogiko eta dibertigarri batean zabaltzeko sortua da.

IRTEERA: Goizeko 9etan ARBESetik
  1. Izenaduba Basoan, Mungian kokatuta dagoen Olentzeroaren Baserrian bisita gidatua egingo dugu. Jende askok izena ematen badu, bisita hiru txandetan egingo da: 11:30 eta 12:00etan. Bisitak bi ordu irauten du gutxi gorabehera. Itxoiten bazaudete, herrira joateko aukera dago, handik 10 minututara baitago.
  2. Mungian zerbait bazkaldu eta gero, bakoitzak bere kontu, Gaztelugatxeko Donienera abiatuko gara.
  3. Arratsaldeko 7ak aldera Irunera itzuliko gara.
IZEN EMATEA:
Osteguna, Urriak 28a 17:30 etik 19:00era ARBESeko jangelan
Izena emateko momentuan pertsona bakoitzeko 18€ ordainduko da.
Gerta daiteke bigarren autobusa ez betetzea eta azkenen apuntatu direnak lekurik gabe gelditzea.
*Beste edozein informaziorako, baduzu baserriko web gunean bilatzeko aukera: http://www.izenaduba.com/

_________________________________________________________
 JANGELA ORDUKO EKINTZAK

Jangela garaian ere, tailler ezberdinak antolatzen dira: malabareak, yoga, jazz, esku pilota,... Aurten eskeini diren ekintzeei buruz informazio gehiago nahi baduzu, ikus beheko artxiboa.



________________________________________________

ASTEAZKENEKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Urriak hasita eta ekaina arte azteazkenero 15:00etik  17:00era, Arbeseko Eraikuntzan eskolaz kanpoko ekintzak egiten dira 5 urtetik eta 6. maila bitarteko umeentzako. Aurten eskeini diren ekintzeei buruz informazio gehiago nahi baduzu, ikus beheko artxiboa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario